Euskal Herriko hirugarren mailako aizkora txapelketako azken kanporaketa jokatuko dute irailaren 15ean Irurtzunen

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 12a, 12:53
Euskal Herriko hirugarren mailako finalerako azken bi txartelak jokoan izanen dituzte igandean Irurtzunen.

Azken bi txartelen bila lehiatuko dira hamaika aizkolari igandean 18:00etan

Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketaren hirugarren kanporaketa jokatuko da Irurtzungo plazan, irailaren 15ean, igandean 18:00etan. Hamaika aizkolari ariko dira, tartean Zubietako Patxi Mindegia eta Jacinto Etxekonanea eta Beintza-Labaiengo Jon Telletxea eta lau kanaerdiko moztu beharko dituzte.

Lehen bi sailkatuek lortuko dute finalerako txartela, bertze bi kanporaketetan (abuztuaren 17an Ezkurran eta abuztuaren 25ean Gatikan) sailkaturiko bertze lau aizkolariekin batera.

Eskualdeko hiru aizkolariekin batera, Mikel Agirre (Bizkaia), Jon Esnal (Gipuzkoa), Haritz Esnal (Gipuzkoa), Urtzi Olasagasti (Gipuzkoa), Eneko Saralegi (Nafarroa), Emilio Garcia (Segovia), Goizeder Belza (Nafarroa) eta Iker Gorriti (Nafarroa) ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun