Beti Gazteko futbol talde nagusiak etxean ekinen dio denboraldiari

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko ira. 13a, 07:30
Beti Gazteko talde nagusiak Lesakako Mastegi futbol-zelaian jokatuko du ligako lehen partida.

Leitzako Aurrera eta Doneztebeko erregionaleko taldea ere etxean ariko dira lehen partidan, Doneztebeko Preferenteko taldea eta Gure Txokoa kanpoan

Baztan futbol talde nagusiak dagoeneko ligako laugarren partida jokatuko du asteburuan, baina gainerako futbol talde nagusiek denboraldiko estreinaldia izanen dute asteburuan. Beti Gaztek, Aurrerak eta Doneztebeko erregionaleko taldeek etxean jokatuko dute. Gure Txokoak eta Doneztebeko Preferenteko taldeak etxetik kanpo, Baztanek bezalaxe. Jubenilak eta kadeteak ere ariko dira.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

CD Cortes – Baztan, igandean 16:30ean Cortesko San Francisco Javier zelaian.

 

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte – Hernani, igandean 17:00etan Lesakako Mastegin.

 

Gipuzkoako Gorengoen mailan

Oiartzun - Gure Txokoa, larunbatean 15:30ean Oiartzungo Karla Lekuona zelaian.

 

Nafarroako Preferenten

SD Lagunak B – Doneztebe, larunbatean 16:30ean Barañaingo Lagunak elkartean.

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Doneztebe B – CD Liceo Monjardin, larunbatean 17:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Aurrera – CD Iruña B, igandean 17:30ean Leitzako Arkiskilen.

 

Nafarroako emakumezkoen liga

SD Alsasua - CD Baztan, ortziralean 18:30ean Altsasuko Dantzalekun.

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Trintxerpe – Beti Gazte, larunbatean 15:30ean Pasaiako Trintxer zelaian.

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Gure Txokoa – Hondarribia, larunbatean 19:30ean Berako Matzadan.

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

CD Valle de Egues – Doneztebe, larunbatean 17:00etan Sarrigurenen.

CD San Cernin – CD Baztan, larunbatean 12:00etan Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Real Union - Beti Gazte, larunbatean 15:30ean Irungo Gal zelaian.

Hondarribia - Gure Txokoa, larunbatean 12:00etan Hondarribiako Ondartzan.

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

Baztan – Osasuna, larunbatean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak Nafarroako kopan

Lizarreria 18 - Erreka 28

Erreka - Burlada, larunbatean Donezteben.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun