Erremontelari txapeldunek bazkaria egin dute buruz buruko finalaren atarian

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 11a, 08:30

Urrizak eta Barrenetxea IV.ak larunbateko finaleko pilotak aukeratu dituzte

Azken urteotako ohiturari eutsiz, buruz buruko erremonte txapelketaren atarian, lehengo eta oraingo txapeldunak bildu ziren bazkari batean. Lehenik, Galarretara joan ziren, Urrizak eta Barrenetxea IV.ak egin zuten pilota aukeraketa ikustera. Batzuk, erremontea jantzi eta pilotakada batzuk ematera ere ausartu ziren. Ondotik, Suharri jatetxean garai zaharretaz solasean aritu ziren mahaiaren inguruan Juan Carlos Intxauspe, Imanol Mujika, Pello Aizpuru, Manuel Arrizabalaga ‘Matxin II.a’, Josean Lopetegi ‘Agerre’, Koteto Ezkurra eta Javier Urriza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun