Bidasoko gidari bat geldiarazi dute, baimenik gabe eta mozkor gidatzeagatik

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 10a, 16:00
Bidasoko herritar bat da geldiarazi zutena eta aitzinetik ihes egiten saiatu zen. Argazkia: Foruzaingoa.

Diario de Noticiasen arabera, Elizondoko foruzainek, bideko segurtasun-arauak hausteagatik, gidari bat geldiarazi dute asteburuan. Gidabaimenik gabe gidatzeaz gain, alkohol-proban baimendutako tasa gainditu zuen. Adierazi dutenez, Bidasoko herritarra da geldiarazi zutena eta kontroletik ihes egiten saiatu zen.

Gidatzen zuen autoak ez zuen asegururik, ezta Ibilgailuen Azterketa Teknikoa pasatu izanaren ziurtagiririk ere. Autoa geldiarazi egin zuten, eta hala utziko dute bertze gidari baten izenean paratu eta asegurua kontratatu arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun