Kontxako banderan bikain ibili dira Iker Mariezkurrena eta Ainara Palenzuela

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 9a, 17:08
Hondarribiako neskak bigarren izan ziren, Orioren ondotik sailkatuta.

Irailaren 8an jokatu zen Kontxako bandera. Parte-hartzaileen artean izan ziren, Hondarribiko taldearekin, eskualdeko Iker Mariezkurrena sunbildarra eta Ainara Palenzuela lesakarra. Batak zein bertzeak lan ederra egin zuten. Gizonezkoetan lehendabizikoak sailkatu ziren Hondarribiakoak, 39:01:58 denborarekin. Emakumezkoetan, berriz, bigarren postua lortu zuten (11:02:80), Orioren ondotik sailkatuta (10:45:14).

Gizonezkoetan gibeletik sailkatu ziren Orio (39:08:38), Santurtzi (39:24:86), Donostiarra (39:26:62), Bermeo-Urdaibai (39:38:20), Zierbena (39:38:20), Ondarroa (39:50:22) eta Kaiku (40:28:04).

Emakumezkoetan hirugarren postua lortu zuen Donostiarrak (11:07:48), laugarrena Arraun lagunak (11:07:66), borzgarrena Hibaikak (11:13:12), seigarrena Riveirak (11:17:82), zazpigarrena San Juanek (11:22:80) eta zortzigarrena Zumaiak (11:41:02).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun