Salgai jarri dituzte internet bidez Gure Zirkurako sarrerak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko ira. 11a, 05:30
Unai Zabaleta leitzarra Gure Zirkuko lantaldeko kidea da.

Irailaren 27tik urriaren 19ra bitarte eskualdean eginen du geldialdia Gure Zirkuak. Joan den astean jarri zituzten salgai sarrerak Elizondoko Fantxiken eta Leitzako Maimur liburu-dendan eta bihar, irailak 10, goizeko 9etatik aurrera egonen dira eskuragarri www.eventbrite.es atarian. Eskaria ikusita, sarrera gehiago ere eraman dituzte Fantxike eta Maimurrera. Dena den, orain arteko salmentak ikusita, «zirkura joan nahi duenak azkar ibili beharko duela» aipatu dute antolatzaileek.

Honakoak izanen dira emanaldien ordutegi zehatzak:

Elizondon

  • Irailaren 27an, ostiralean: 18:00etan eta 20:30ean.
  • Irailaren 28an, larunbatean: 12:00etan eta 20:30ean.
  • Irailaren 29an, igandean: 12:00etan eta 18:00etan.
  • Urriaren 4an, ostiralean: 18:00etan eta 20:30ean.
  • Urriaren 5ean, larunbatean: 18:00etan eta 20:30ean.

Leitzan

  • Urriaren 11n, ostiralean: 18:00etan eta 20:30ean.
  • Urriaren 12an, larunbatean: 18:00etan eta 20:30ean.
  • Urriaren 13an, igandean: 12:00etan eta 18:00etan.
  • Urriaren 18an, ostiralean: 18:00etan eta 20:30ean.
  • Urriaren 19an, larunbatean: 18:00etan eta 20:30ean.
Erlazionatuak

Gure zirkua laster Elizondon

Xorroxin irratia 2019 ira 12 Mendialdea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun