Bihar berrartuko dute Nafarroako XIV. Erremonte Txapelketa

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 5a, 14:30
Juanenea eta Azpiroz lehiatuko dira lehendabiziko mailan.

Bihar berrartuko dute Nafarroako XIV. Erremonte Txapelketa. Promozio mailako eta lehendabiziko mailako kanporaketak jokatuko dituzte Lekunberriko Jaian Jai frontoian, 19:00etan.

Promozio mailan Aldabe eta Saldias lehiatuko dira Goikoetxea V.aren eta Zalduaren aurka. Lehendabiziko mailan, berriz, Azpiroz eta Utergak, bikote osatuta, Juanenea eta Ioni aurre egin beharko diete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun