Eskualdeko eremu bakoitzean hamabortzetik behin eskaintzen du zerbitzua Iratxe Kontsumitzaileen Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 30a, 07:00

Etxebizitza, aseguruak, bankuak, etxeko zerbitzuak, zerbitzu teknikoak, komertzioak, administrazioa eta kontsumoa bezalako gaiekin lotura duten laguntza juridikoa eskaintzen du Iratxek Elizondon, Beran, Lesakan, Leitzan eta Donezteben.

Bortzirietan, hilabeteko lehenbiziko ortziraletan Lesakan izaten dira eta hilabeteko hirugarren ortziraletan Beran, 10:00etatik 14:00etara. Berako kasuan 948 012 012ra deituta eta Lesakako kasuan udaletxera (948 637 005) deitu eta ordua hartu behar izaten da zerbitzua jasotzeko. Irailean, hilaren 6an Lesakan eta 21ean Beran ariko dira.

Leitzan hilabetean bi asteazkenetan aritzen dira eta 012 telefonora deituta hartu behar izaten da hitzordua. Oporrak tarteko, irailean etenaldia izanen dute eta ez dute zerbitzurik eskainiko. Urrian hasiko dira berriz martxan.

Malerrekan, Malerrekako Mankomunitatearen telefonora deituta (948 45 17 46) ematen dute hitzordua. Hamabortzetik behin eskaintzen dute zerbitzua, ortziraletan. Hurrengoa irailaren 27an eginen dute.

Baztanera, berriz, ortzegunetan etortzen dira, hamabortzetik behin eta udaletxera deitu (948 58 00 06) behar izaten da hitzordua hartzeko. Zerbitzua eskainiko duten hurrengo eguna irailaren 26a izanen da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun