Gazteen laxoa txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte aste honetan eta hurrengoan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko abu. 29a, 08:00
Gazteen eta gaztetxoen joan den urteko txapelketako finalistak.

Txapelketaren lehenbiziko fasea akitu ondotik, Oizko taldeak, Iruritako talde batek eta Doneztebeko bik lortu dute finalerdietara sailkatzea. Aste honetan joaneko partidak jokatuko dituzte eta heldu denean itzulikoak.

Gazteen laxoa txapelketak aitzinera segitzen du. Dagoeneko lehenbiziko fasea akitu da eta honela gelditu da sailkapena: Doneztebeko B taldea lehenbiziko postuan gelditu da eta hurrenkera honetan gelditu dira gainerakoak: Doneztebe C, Oiz, Irurita B, Irurita A eta Doneztebe B. Lehenbiziko lau taldeek lortu dute finalerdietara sailkatzea.

Finalerdietako joaneko partidak gaur, ortzeguna, eta larunbatean, abuztuak 31, jokatuko dituzte. Gaur, 16:00etan hasita, Xuban Ilarregi, Mikel Mikelarena, Aimar Ariztegi eta Uxue Ilarregik osatutako Oizko taldea, Oier Apezetxea, Markel Jabalera, Jokin Arozena eta Julen Pikabeak osatzen duten Doneztebe C taldearen aurka ariko dira.

Larunbatean, berriz, Irurita B taldeko Jon Sagaseta, Hodei Aleman, Aritz Bikondo eta Julen Urreagak Doneztebe B taldeko David Mitxeo, Urko Oiarzabal, Erik Garcia eta Eneko Maylin izanen dituzte aurkari. 11:00etan hasiko da partida.

Itzuliko partidak irailaren 7an jokatuko dituzte eta finala irailaren 14an izanen da Iruritako plazan. 16:00etan hirugarren eta laugarren posturako lehia jokatuko dute eta 17:30ean final handia.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun