Nafarroako Gobernuak 65.000 euro bideratuko ditu eskola kirola sustatzeko

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 26a, 09:00

Dirulaguntzak eskatzeko epea urriaren 8a arte irekia egonen da

Gisa honetara, kirol jarduera fisikoa bultzatu nahi du Nafarrroako Gobernuak, bai eskola orduetan (jolas-orduetan, jantokiko ordutegian...), baita eskolaz kanpoko orduetan ere. Gisa honetara, hezkuntza balioak sustatu bidenabar, sedentarismoa eta haurren obesitatea saihestuko dituzten ohiturak sortu nahi ditu.

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bitartez egin du deialdia, Nafarroako ikastetxeetan 2019/2020 ikasturtean eskola kirola sustatzeko. Eskolako orduetan zein eskolatik kanpo bultzatu nahi du kirola eta programa honetan unibertsitatez kanpoko irakaskuntza arautuko ikastetxe publikoek eta pribatuak parte hartzen ahalko dute, baldin eta ikastetxeko kirol proiektu bat prest badute. Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dituzte urriaren 8a baino lehen, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko Tramiteen Katalogko fitxaren bitartez.

Dirulaguntza honen bitartez zatika estaliko dira kirol material suntsikorreko gastuak, kirol jarduera fisikoetarako monitoreak, prestakuntza jarduerez nahiz jarduera osagarriez arduratzen dire langileak eta programari atxikitako joan-etorriak. Ikastetxeek gehienez 4.000 euroko laguntzak jasotzen ahalko dituzte programa bakoitzerako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun