Tafallako uholdeek eragindako kalteei aurre egiteko zozketa txartelak salgai daude eskualdeko komertzioetan

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 20a, 07:28
Tafallako uholdeek kalte handiak eragin zituzten. Argazkia: EPE.

Tafallako Ascota merkatari elkarteak, uztailean izan ziren uholdeek eragindako kalteei aurre egiteko, produktuz betetako saski batzuen zozketa antolatu du. Bertan Baztan, Malerreka, Lesaka eta Larun Haizpe merkatari elkarteek, laguntza gisa, zozketa txartelak eskuragarri jarri dituzte. Abuztu osoan erosi ahal izanen dira euro baten truk. Eskualdeko herritarrei erosteko eta laguntzeko deia luzatu nahi izan diete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun