Nafarroako 3. mailako aizkora txapelketaren finala abuztuaren 17an jokatuko dute Burlatan

Bi lehenbizikoak mailaz igoko dira.

Julen Olano leitzarra izanen da eskualdeko ordezkari bakarra

Abuztuaren 17an jokatuko da Burlatan Nafarroako hirugarren mailako aizkora txapelketaren finala, larunbatean 20:00etan. Bost aizkolari ariko dira lehian eta Julen Olano leitzarra izanen da eskualdeko bakarra.

Aizkolari bakoitzak moztu beharreko enborrak: Bi 45 ontzako eta bi kanaerdiko.

Parte hartzaileak:

  1. Txomin Amundarain (Arribe)
  2. Ibai Soroa (Arribe)
  3. Julen Olano (Leitza)
  4. Victor Suarez (Navacerrada-Madrid)
  5. Eneko Pagola (Anotz)

 

Lana lehen bukatzen duten 2 aizkolariak mailaz igoko dira.

Txapelketa honekin batera, Albaro Zugarrondo eta Virginia Finolek harrijasotze erakustaldia eskeiniko dute.

Aldi berean, 7 Herrialdeen Arteko Txapelketan Nafarroako Selekzioa ordezkatuko duten zakulariak aukeratzeko proba izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun