Urdazubiko Etxelekua eta Orabideko Kortaria gaztandegiak saritu dituzte Londresen

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 8a, 18:00
Kortariko Julen Arburuaren gasnek sariak jaso dituzte Londresen eta Bilbon.

Bilbon ere hirugarren saria eskuratu du Kortariko Infernuko gasnak

 

Euskal Herriko Artzai Gaztako bortz gaztandegi Londresen ospatu den Great Taste 2019 lehiaketan saridunak izan dira, tartean, Urdazubiko Bengotxeatarren Etxelekua eta Orabideko Julen Arburuaren Kortariko gasna.

Hauek izan dira sarituak:

  • LA LEZE (Ilarduia-Araba): 2 gazta saridun, bata 3 izarrekin eta best 2 izarrekin.
  • KORTARIA (Lekaroz-Nafarroa): 2 gazta saridun, bakoitza 2 izarrekin.
  • PATXI OTAEGI (Beizama-Gipuzkoa): 2 izarreko sari bat.
  • ETXELEKUA Bengotxea (Urdazubi-Urdax, Nafarroa): 2 izarreko sari bat.
  • AIZPEA (Olaberria-Gipuzkoa): izar bateko sari bat.

Artzai Gazta Idiazabal Baserrikoa gazta hauek mundu osoko 12.000 jaki baino gehiagoren artean hautatuak eta sarituak izan dira.

Kortariko Infernuko gasna hirugarren Bilbon

Bertze aldetik, abuztuaren 6an Bilbo Hirian XVI. Artzai Gazta Idiazabal Baserrikoa lehiaketa ospatu zen, Plaza Berrian, III. Gazta Fest ekitaldiaren inguruan Bilboko Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteak antolatuta. Saridunak hauexek izan dira:

  1. saria: MAUSITXA (Elgoibar)
  2. saria: ANDER BARANDIARAN - GAZTAÑADITXULO (Idiazabal)
  3. saria: KORTARIA – INFERNUKO GASNA (Lekaroz)
  4. Bizkaiko 1. saria: EÑAUT GALLASTEGI (Mallabia)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun