Gazteen laxoa txapelketa abuztuaren 10ean abiatuko da sei talderekin

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 7a, 19:00
Helduen txapelketa akitu orduko gazteen laxoa txapelketa abiatuko da.

Irailaren 14an Iruritan jokatuko den finalaren bila ariko dira Doneztebeko hiru talde, Iruritako bi eta Oizko bat

Abuztuaren 10ean, larunbatean abiatuko da Laxoa Elkarteak antolatutako gazteen laxoa txapelketa. Sei taldek eman dute izena, Doneztebeko hiruk, Iruritako bik eta Oizko batek. Finala irailaren 14an jokatuko dute Iruritako plazan.

Ligaxkako eta finalerdietako partidak 7 jokoetara jokatuko dituzte eta finala 9 jokoetara. Ligaxkako sailkapenaren arabera, finalerdiak lehenbizikoak laugarrenaren kontra eta bigarrenak hirugarrenaren kontra jokatuko dituzte, abuztuaren 31n eta irailaren 7an.

 

Jokalariak

Honako taldeak ariko dira: Doneztebe A (Ekaitz San Martin, Ugaitz Aldabe, Mikel Juanotena eta Gari San Miguel); Doneztebe B (David Mitxeo, Erik Garcia, Eneko Maylin eta Urko Oiarzabal); Doneztebe C (Oier Apezetxea, Markel Jabalera, Jokin Arozena eta Julen Pikabea); Irurita A (Xuban Iturregi, Egoi iturregi, Imanol Zoko eta Ander Lakosta); Irurita B (Jon Sagaseta, Hodei Aleman, Aritz Bikondo eta Julen Urreaga) eta Oiz (Xuban Ilarregi, Mikel Mikelarena, Aimar Ariztegi eta Uxue Ilarregi)

 

Lehen jardunaldiak abuztuaren 10ean

Lehen jardunaldiko partida guztiak larunbat honetan jokatuko dituzte, goizeko 11:00etan.

Doneztebe A – Doneztebe B

Irurita A – Irurita B

Oiz – Doneztebe C

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun