Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak Erron ospatuko du urteko besta irailaren 7an

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 1a, 08:30
Erro bailarako artzain bat Ameriketan, zahatotik ardoa edaten.

Txartelak abuztuan salgai egonen dira ohiko lekuetan

Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak irailaren 7an ospatuko du bere urteroko besta Erron. Abuztuaren 1etik 30era ohiko lekuetan eros ditzakete txartelak artzainek eta beraien senideek.

Aurtengoan, Erro bailaran lan handia egiten ari dira besta honen antolaketarako artzainen seme-alabek, Adriana Marmaun buru dutela. Euskal Artzainak Ameriketan elkartetik ere eskerrak eman nahi dizkiete Nafarroako Gobernuari, Erroko udalari eta kontzejuari eta bertze laguntzaile eta babesleei, bereziki Elutseder eta Erroko Kultur Elkarteari, ekitaldien antolaketan laguntzen ari direlako, ez bakarrik besta egunerako, baita urte osoan artzainen argazkiak eta testigantzak biltzen, eskolan hitzaldiak ematen eta besta egunerako kultur ekitaldiak antolatzen ere.

Txartelak erosteko lekuak

BAXENAFARROA:

  • Donibane Garaziko Paris ostatua (Paris, Henry Oçáfrain)

BORTZIRIAK: 

  • Lesaka: Lesakako udaletxea
  • Bera: Maitetxu Leonis
  • Etxalar: Begoña Iparragirre
  • Igantzi: Jose Luis Antxordoki

MALERREKA: 

  • Sunbilla: Jesus Mari Jorajuira
  • Doneztebe: Angie Otxandorena
  • Zubieta: Santi Hualde

BAZTAN: 

  • Miren Barazabal
  • Arizkungo Ordoki jatetxea
  • Balleko Etxea
  • Arraiozko Zubiondo ostatua

IRUÑA: Arantxa Telletxea, Felix Almirantearena

ERRO: Adriana Marmaun, Santiago Presto

AEZKOA: Félix Almirantearena

ARRIETA: Jose Antonio Abaurrea

ESTERIBAR: Alberto Urbeltz

LUZAIDE: Miriam Almirantearena

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun