Suhiltzaile boluntarioen taldeak diruz laguntzeko 180.000 euro emanen ditu Nafarroako Gobernuak

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 31a, 12:21
Lesakak suhiltzaileak, 2016. urtean.

Tartean daude Bera, Goizueta, Leitza eta Lesakakoak eta dirulaguntzek gastu arruntak eta inbertsioak finantzatzea dute xede

Nafarroako Gobernuko Jarduneko Lehendakaritza, Funtzio Publikoa, Barnea eta Justiziako Departamentuak 180.000 euro eman dizkie Agoitz, Bera, Goizueta, Leitza, Izaba, Lesaka eta Luzaideko udalei suhiltzaile boluntarioak finantzatzeko. Guztiek Nafarroako Gobernuarekin elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten 2016ko maiatzean.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean gaur argitaraturiko laguntzen banaketari esker, funtzionamenduari atxikitako gastu arruntak finantzatuko dira, ohikoak zein ezohikoak, baita inbertsioak ere.

Martxoan argitaraturiko deialdian, talde hauen gastuak mugatuta zeuden eta ezin ziren 2019an justifikatutakoen % 10etik goitikoak izan.

180.552.29 euroko laguntza hauetan, 159.000 euro gastu arruntetara bideratuko dira (105.863,56 euro ohiko gastuetarako eta 53.136,44 euro ezohiko gastuetarako), eta 21.552,27 euro inbertsioetara, eta honela banatu dira:

  • Agoizko Udala: 16.971,42 euro (13.636 euro ohiko gastuetarako, 450,42 euro ezohiko gastuetarako eta 2.885 euro inbertsioetarako.)
  • Berako Udala: 34.562,78 euro (14.570,21 euro ohiko gastuetarako, 17.312,58 euro ezohiko gastuetarako eta 2.679,99 euro inbertsioetarako).
  • Goizuetako Udala: 32.553,69 euro (16.040 euro ohiko gastuetarako, 8.535,02 euro ezohiko gastuetarako eta 7.978,67 euro inbertsioetarako).
  • Izabako Udala: 20.364,12 euro (13.364,12 euro ohiko gastuetarako eta 7.000 euro ezohiko gastuetarako).
  • Leitzako Udala: 21.328,44 euro (9.499,20 euro ohiko gastuetarako, 9.694,49 euro ezohiko gastuetarako eta 2.134,75 euro inbertsioetarako).
  • Lesakako Udala: 19.791,84 euro (12.567 euro ohiko gastuetarako eta 7.224,84 euro ezohiko gastuetarako).
  • Luzaideko Udala: 29.106,12 euro (26.187,03 euro ohiko gastuetarako, 2.919,09 euro ezohiko gastuetarako eta 5.873,86 euro inbertsioetarako).

Esparru hitzarmena

Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako jarduneko kontseilari María José Beaumontek lankidetzan jarduteko esparru hitzarmena sinatu zuen 2016ko maiatzean Agoitz, Bera, Goizueta, Izaba, Leitza, Lesaka eta Luzaideko alkateekin.

Horren bitartez, Barneko Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartu zuen ekonomikoki laguntzeko konpromisoa (dirulaguntzen nahiz ondasunen lagapenen bitartez), babes zibileko sisteman integratzeko aukera erraztuz, eta suhiltzaile boluntarioen eragiketa-prozedurei, gutxieneko zuzkidurei, formakuntzari, prebentzio eta dibulgazioko jardueretan parte partzeari eta ezbeharretan esku hartzeari buruzko ekintza koordinaturako gidalerroak finkatuz. Bestetik, udalek beren gain hartu zuten Babes Zibilari loturiko zerbitzuen antolaketa eta mantenimendua segurtatzeko konpromisoa, boluntario taldeak kudeatuz eta Barne Departamentuak ezarritako gidalerroak aintzat hartuz.

 

133 su-hiltzaile boluntario Nafarroan, 84 eskualdean

Egun 133 boluntario daude Nafarroan, parke hauetan zehar sakabanatuta: 31 Goizuetan, 24 Luzaiden, 21 Lesakan, 20 Leitzan, 13 Agoitzen eta 12na Beran eta Izaban. Hiriko zein basoko suteei aurre egiteko eta bilaketa nahiz erreskate lanetarako ekipamenduak eta baliabideak dituzte, eta ondorioz, aldian-aldian, prestakuntza hartu eta maniobrak egin ohi dituzte Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko profesionalen laguntzaz eta jarraipenaz.

2018an, guztira 245 aldiz mobilizatu ziren, batez ere Goizuetako taldea (102 aldiz), anbulantziaz egindako 41 joan-etorri barne harturik. Gainera, 50 mobilizazio erregistratu ziren Beran, 35 Luzaiden, 30 Lesakan, 18 Leitzan, 7 Agoitzen eta 3 Izaban.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun