EuskarAbentura

Hilabeteko bizipenak, betirako oroitzapenak

Ttipi-Ttapa 2019ko uztailaren 31

Euskal Herriko zazpi lurraldetan barrena 798 kilometro egin ondotik, bukaerara ailegatu da EuskarAbentura. Gaur izanen dute 31 etapak ixteko eta egindako lagunak agurtzeko parada. Gaua Deustun pasata, 09:00etan, itsas museotik abiatuko dira gazteak, Portugaleteraino. 10:00etan Bizkaia zubia zeharkatuko dute eta 11:00etan Getxon harrera instituzionala izanen dute.

Ana De Castro Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Nagusiak eta Amaia Agirre Getxoko alkateak ongietorria eginen diete jzioquitarrei eta 12:30ean amaiera-ekitaldian bilduko dira, Getxoko Muxikebarri Antzokian. Hilabeteko bizipenak agurtzeko eta oroitzapenak errotzeko eguna dute gaur.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun