Euskal selekzioaren aldeko mendi martxa eskualdetik pasatuko da aurten ere

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 5a, 20:00
Lehendik ere pasatu da euskal selekzioaren aldeko mendi martxa eskualdetik. 2011koa Amaiurren abiatu zen eta Aresora ere ailegatu zen (argazkiak).

Abuztuaren 3an Ainhoan abiatu eta 10ean Usurbilen izanen du helmuga

 

Euskal selekzioak martxan, garena garelako, ofizialtasuna!’ goiburupean, abuztuaren 3tik 10era Ainhoa eta Usurbil artean egiten ari da Euskal Selekzioaren aldeko hemeretzigarren mendi martxa. Eskualdean barna ere pasatuko da. Abuztuaren 6ko etapak Elizondon izanen du helmuga, Urepeletik abiatuta. Abuztuaren 7ko bosgarren etapa Elizondo eta Sunbilla artean eginen da eta abuztuaren 8koa Sunbilla eta Goizueta artean. Ohikoa denez, herrietan harrera egiteko ekitaldiak eginen dituzte. 

Informazioa eta izen-emateak: mendimartxa.eus

 

Etapak

  • Abuztuak 3: Ainhoa-Bidarrai
  • Abuztuak 4: Bidarrai-Baigorri
  • Abuztuak 5: Baigorri-Urepele
  • Abuztuak 6: Urepele-Elizondo
  • Abuztuak 7: Elizondo-Sunbilla
  • Abuztuak 8: Sunbilla-Goizueta
  • Abuztuak 9: Goizueta-Andoain
  • Abuztuak 10: Andoain-Usurbil

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun