La Indurain probako ibilbide laburrean Transbidasoa taldeko txirrindularia izan da bizkorrena

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 26a, 18:00

Maillot berezia ezarri zion Miguel Indurain berak Ganuzari.

Gaizka Otxandorena elizondoarra zazpigarren izan zen

 

Joan den larunbatean Atarrabian egin zen La Indurain zikloturista proba, Miguel Indurainen omenez. Ehun kilometroko ibilbide laburrean, eskualdeko Transbidasoa taldeko Victor ‘Perdi’ Ganuza Lesaka txirrindularia izan zen bizkorrena. Iruñeko txirrindulariak 2 ordu eta 31 minutu behar izan zituen ibilbidea egiteko, orduko 37,5 kilometro banaz bertze. Azkeneko 49 kilometroak bakarrik egin zituen eta 25 segundoko aldea atera zion bigarrenari eta minutu eta 15 segundoko aldea lehenbiziko tropelari. Tropel horretan sartu zen Transbidasoako Gaizka Otxandorena elizondoarra, zazpigarren. Argazkian ageri denez, maillot berezia ezarri zion Miguel Indurain berak Ganuzari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun