Sonsierrako eremua eskualde garrantzitsua izan zen, Gaztelarren konkista saiakerak ekiditeko Nafarroako gazteluen lehenengo defentsa lerroa bertan ezarri baitzen. Vianako gaztelua, bestalde, herriaren harresiaren bazter batean kokatzen zen, hegoaldean. 1950eko hamarkadan egindako plano batzuei esker (erakusketan ikusgai izanen direna), bere fisonomia nolakoa zen jakin dezakegu.
Informazio panelak, momentu oro ikusi ahal izango den Nabarraldek ekoiztutako dokumental batek eta Vianako gazteluaren 3D irudi digitalak osatuko dute erakusketa.