Larungo trenean joan-etorria egiteko sarrera bikoitza eskuratzeko izen-ematea zabalik

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 6a, 06:30

Abuztuaren 7tik 18ra izena eman daiteke eta hilaren 19an eginen da zozketa.

Larungo trenean joan-etorria egiteko sarrera bikoitz bat oparituko du Ttipi-Ttapak. Zozketan erran.eus atariko erabiltzaile guztiek parte hartu ahal izanen dute. Bihar, abuztuaren 7an, hasiko da izen-ematea eta abuztuaren 18ra arte zabalik egonen da. Hilaren 19an jakinaraziko da irabazlea, erran.eus atariaren bidez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun