Logopeda behar dute Baztan-Bidasoaldeko Anfasen

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 25a, 09:30

Interesatuek abuztuaren 25a baino lehen curriculuma bidali beharko dute

Logopeda euskalduna nahi dute Baztan-Bidasoaldeko Anfas erakundean. Irailaren 9an lanean hasteko izanen da eta hasiera batean, ekainera bitarteko kontratua eskainiko dute, astean 24 orduz lan egiteko.

Deialdia ondoko ikasketak dituztenei zabaldu diete: Entzumena eta Hizkuntzan irakasle-ikasketak dituenari, logopedian diplomatua denari edo psikologia ikasketak eginak dituenari baina hizkuntzaren psikologian espezializatua denari. Interesatuek abuztuaren 25a baino lehen curriculuma  rzbaztanbidasoa@anfasnavarra.org helbidera bidali beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun