Tenperaturak 40 graduren bueltan, aurtengo egunik beroena izan da uztailaren 23a

Bero-boladak tenperatura altuak utzi ditu eskualdean eta toki gehienetan 40 gradura hurbildu dira termometroak. Astearte arratsaldeko lehenbiziko orduetan izan ziren altuenak. Eskualdean dauden estazio meteorologikoen arabera, Beran neurtu zen tenperaturarik altuena, 39,3 gradu 15:30ean. Iragarpenen arabera, ortzegunetik aitzinera tenperaturek beheiti eginen dute.

Joan den ekainaren 26an ere bero handia egin zuen eta toki aunitzetan 35 gradutik goitiko tenperaturak neurtu ziren. Astearte honetakoak, ordea, are beroagoak izan dira; 2019an orain arteko egunik beroena izan da.

Estazio meteorologiko automatikoak

  • BERA (Larrategaina, 306 m): 37 ºC
  • DONEZTEBE (125 m): 39,2 ºC
  • GORRAMENDI (1.071 m): 30,8 ºC
  • GOIZUETA (142 m): 38,1 ºC
  • ERRATZU (Iñarbegi, 585 m): 35,7 ºC

Eskuzko estazio meteorologikoak

  • BERA (50 m): 39,3 ºC
  • BERTIZ (147 m): 37 ºC
  • ETXALAR (163 m): 38 ºC
  • GOIZUETA (323 m): 38 ºC
  • IRURITA (183 m): 38 ºC
  • LEITZA (668 m): 34 ºC
  • LESAKA (65 m): 38 ºC

 

 

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun