Espedizioaren erdia baino gehiago egin dute dagoeneko. Gipuzkoan dabiltza gazteak. Atzo kostaldeko Donejakue bidean ibili ziren eta egun lasaia izan zuten: Baiona-Hendaia-Orereta trenez egin ondotik, Lezora oinez joan ziren. Bertan, euskaldundu diren hainbat gazte atzerritarrekin solastatu ziren (euskara noiz, zergatik eta nolatan hurbildu diren ezagutzeko parada izan zuten). Bernat Etxepare lizeoko lagunek utzitako instalazioetan lo egin zuten.
Gaur Lezotik Donostiara (12 kilometro) joanen dira.