Ttipi-Ttapak Larungo trenean joan-etorria egiteko bertze hiru sarrera bikoitz zozketatuko ditu

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 22a, 17:00
Bi irakurle guztien artean eta bertzea Ttipi txarteldunen artean zozketatuko dituzte.

Nekane Unsion Pabolleta legasarrari egokitu zaio uztail bukaeran zozketatutako sarrera bikoitza

Ttipi-Ttapak Larungo trenean joan-etorria egiteko sarrera zozketatu du eta Nekane Unsion legasarrari egokitu zaio. Abuztutik irailera bitarte bertze hiru sarrera bikoitz zozketatuko ditu: bi irakurle guztiei bideraturikoak eta bat Ttipi Txarteldunei.

Abuztuaren 7an hasiko da hurrengo sarrera bikoitza eskuratu ahal izateko izen-ematea. Hilaren 18a arte eman ahal izanen da izena eta 19an jakinaraziko da nor den irabazlea.

Hurrengo izen-emate fasea abuztuaren 26tik irailaren 8ra arte egonen da zabalik eta 9an adieraziko da irabazlea. Bigarren zozketa honetan Ttipi Txarteldunek bakarrik parte hartu ahal izanen dute.

Azkenik, irail hondarretik, 20tik, urri hasierara, hilaren 3ra arte, apuntatu ahal izanen da eta urriaren 4an nori egokitu zaion erranen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun