Arraioz Sagardiak eta Irurita Miguelenek laxoa txapelketako finalerako lehen urratsa handia eman dute

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 22a, 18:00
Itzulerako partidak, abuztuaren 3ko finala bezalaxe, Iruritako plazan jokatuko dituzte larunbatean.

9-4 eta 3-9 irabazi zieten Irurita Olari eta Doneztebe Apezteguiari eta Iruritan erabakiko dira finalistak larunbatean 

Baztan-Errekako 40. Laxoa txapelketako finalerdietako joaneko partidak jokatu zituzten larunbatean eta abuztuaren 3an Iruritako Aranabian jokatuko den finalerako protagonistak zein izanen diren oraindik erabaki gabe badago ere, urrats handia eman dute Arraioz Sagardiak eta Irurita Miguelenek, garaipen garbiak lortu baitituzte.

Arraioz Sagardia (Mikel Mindegia, Xabier Mihura, Miguel Maritorena eta Jon Gamio), 9; Irurita Olari (Jorge Azkarate, Joseba Urtasun, Guillermo Etxenike eta Iñaki Etxandi), 4.
1- 0, 1-1, 3-1, 3-2, 6-2, 6-4, 9-4.
Itzuliko partida: larunbatean, goizeko 11etan Iruritako plazan.

Doneztebe Apeztegia (Jon Apeztegia, Ramontxo Etxebeste, Joseba Juanena eta Ibai Santesteban), 3; Irurita Miguelene (Xabi Barberena, Gorka Urtasun, Jagoba Ramos eta Egoitz Prim), 9.
2-0, 2-1, 3-1, 3-9.
Itzuliko partida: larunbatean, arratsaldeko 6etan Iruritan.

Nahiz eta emaitza argiak izan, arraioztarrek oraindik gogoan dute orain dela bi urte, Iruritako talde honen kontra, final erdiko joaneko partidan 9 eta 3 irabazi zutela eta gero Iruritan 9 eta 2 galdu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun