Saharako zazpi neska-mutil daude uda honetan eskualdean

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 22a, 10:45
Uztailaren 20an harrera egin zieten.

Aurten zazpi neska-mutil sahararrek uda eskualdeko familietan pasako dute. Uztailaren 9an etorri ziren eta ordutik, Elizondon daude hiru, Arizkun, Doneztebe, Urroz eta Beran bana. Irailaren 8a arte eskualdean izanen dira. Bien bitartean, uztailaren 20an, larunbatean, harrera egin zieten, Baztango udaletxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun