EuskarAbentura

Hernanitik Irunerako etapa osatuko dute gaur

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 19a, 09:30

Asteburuan Gipuzkoa utzi eta Lapurdin barrena ibiliko dira

Etapen erdiak baino gehiago egin dituzte abenturazaleek. Aste honetan Araba utzi eta Gipuzkoan sartu dira; asteburuan, berriz, Lapurdin barna ibiliko dira. Atzo Gipuzkoaren bihotzean ibili ziren; zehazki, Tolosatik Hernanira jo zuten. Bien bitartean, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkea eta Berria egunkariko erredakzioa ezagutu zuten. Hernanin bertze hitzordu garrantzitsu bat izan zuten, Hiruki Larrosa Kolektiboko kideekin. Sexu, genero, identitate eta desira aniztasunaren inguruan hausnartzeko dinamika prestatu zuten. Argazkiak: Mirian Alonso.

Gaur Hernanitik Irunera joko dute, 25 kilometroko ibilbidea osatuz. Orain arteko etapa luzeena izanen da. Bihar, berriz, Donibane Lohitzunera ailegatuko dira eta Baiona izanen dute igandeko helmuga.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun