Nafarroako lau landa hoteletan gosari ekologikoak eskainiko dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 19a, 08:30
Joan den urtean, 'Slow food' jatetxeen artean saritu zituzten Donamariako Benta eta Elbeteko Posada.

Tartean daude Elbeteko posada eta Donamariako Benta

Ioar Hostala, Elbeteko posada, Donamariako Benta eta Txapi Txuri landa hostalean eskainiko dituzte; laurak Reckrea Landa Hotelen elkarteko kideak dira. Sorlada, Elbete, Donamaria eta Murillo el Fruton daude establezimendu hauek, hotel ttikiak baina xarma handia dutenak. Hemendik aitzinera haien bisitariei gosari ekologikoak eskainiko dizkiete. Reckrea Landa Hotelen elkarteko kideak dira. 

Ekimena NNPEKk bultzatu du, eta balorean jarri nahi du tokiko elikagai ekologikoak, hartara, Nafarroa bisitatzen duten pertsonek elikagai mota hauek disfrutatzeko aukera izanen dute. Ez dute ekologikoa izatea soilik nabarmendu nahi, tokiko ekoizpenari ere eman nahi diote garrantzia. Hori dela eta, Nafarroako nekazaritza produkzioaren ekoizpenak abiatutako ekimenak balore osagarria emanen dio lau establezimenduei. Izan ere, bezeroek ez dute bakarrik lasaitasuna eta inguru naturalen edertasunaz disfrutatuko, baizik eta bertako elikagaiaz gozatu eta kasu honetan, gainera, ekologikoak.

Proposamena NNPEK Reckrea Landa Hoteleko Elkartearekin duen harreman onaren ondorio da. Elkarteak Lamio saria banatzen du urtero eta orain dela bi urte Edorta Lezaun NNPEKko lehendakariak jaso zuen.

Ideia da Reckrea elkarteko kideak sortzea Nafarroako ekoizpen ekologikoaren produktuekin oinarritutako gosariak. Horretarako, NNPEKk informazioa eman die hotelei, eta horrela establezimendu bakoitzak gogoko dituen produktuak bila ditzake. Gainera, NNPEKk ohiko kanaletatik emanen du gosarien berri eta materiala eginen du establezimenduak identifikatzeko.

Ekimenean parte hartuko duten lehenengo lau establezimenduak hauek dira: Ioar Hostala, Sorladan; Elbete Ostatua, Elbeten; Donamariako Benta, Donamarian eta Txapi Txuri landa hostala Murillo el Fruton. Gosarietan jogurtak, fruta, barazkiak, esnea, gazta, arrautzak, olioa, marmelada edo zukuak egonen dira; horrez gain, kafea, tea edo azukrea bidezko merkataritzako produktu ekologikoak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun