Uztailaren 20an jokatuko dituzte laxoa txapelketako finalerdietako joaneko partidak

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 18a, 18:00

Finalerdietako lehen partidak Arraiozen eta Doneztebeko Bear Zana pilota-plazan jokatuko dituzte (argazkian).

Larunbatean 16:30ean Arraioz Sagardia Irurita Olariren kontra ariko da eta 18:00etan Doneztebe Apezteguia Irurita Migueleneren kontra 

Baztan-Errekako 40. Laxoa txapelketa azken txanpan sartua da eta uztailaren 20an, larunbat arratsaldean jokatuko dituzte finalerdietako joaneko partidak Arraiozko eta Doneztebeko Bear Zana plazetan.

Larunbatean 16:30ean, Arraioz Sagardia (Mikel Mindegia, Xabier Mihura, Miguel Maritorena eta Jon Gamio) eta Irurita Olariren (Jorge Azkarate, Joseba Urtasun, Guillermo Etxenike eta Iñaki Etxandi) arteko partida jokatuko dute eta larunbatean 18:00etan Doneztebe Apezteguia (Jon Apeztegia, Ramontxo Etxebeste, Joseba Juanena eta Ibai Santesteban) eta Irurita Miguelene (Xabi Barberena, Gorka Urtasun, Jagoba Ramos eta Egoitz Prim) artekoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun