Nazioarteko bigarren erremonte zirkuituko lehen jardunaldian Urriza eta Etxeberria III.a nagusitu dira

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 15a, 19:00
Erremontelariak eta antolatzaileak ortziralean Labriten, nazioarteko zirkuituaren lehen jardunaldian.

20-18 irabazi zieten bai Ezkurra II.a-Agirrezabalari, baita Uterga-Ioni ere Iruñean uztailaren 12an 

Uztailaren 12an jokatu zen Iruñeko Labrit pilotalekuan nazioarteko bigarren erremonte zirkuituko lehen jardunaldia. ADANO elkartearen alde antolatutako jaialdian nagusi, Urriza eta Joxe Jabier Etxeberria III.a doneztebarra izan ziren, bi partidak irabazi baitzituzten.

Bi partidetan, gainera, emaitza berberarekin gailendu ziren. 20-18 irabazi zieten bai Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrari eta Agirrezabalari, baita Xanti Uterga doneztebarrari eta Ion. Bertze partidan, azken hauek 20-12 irabazi zieten Ezkurra eta Agirrezabalari.

Iruñea eta gero, Madril. Gasteiz, Zaragoza, Donostia, Bartzelona, Hendaia, Baiona eta Soriara ailegatuko da zirkuitua, urriaren 30era bitarte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun