Gaur egungo txapelduna kanpoan utzi eta laxoa txapelketako finalerdian izanen da Arraioz Sagardia

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 12a, 09:14
Finalerdietako lehen partida Arraiozen jokatuko dute uztailaren 20an.

Arraioztarrek Irurita Olariren kontra eta Doneztebe Apezteguiak Irurita Migueleneren kontra jokatuko dute (joanekoak uztailaren 20an)

Merezimendu osoz, Arraioz Sagardiak Baztan-Errekako 40. Laxoa txapelketako gfinalerdietarako txartela lortu zuen uztailaren 5ean, orain arte txapelduna zen Doneztebe The Moment menperatu ondotik. Joaneko partiduan Arraiozen 9-6 cirabazi zuten eta itzulerakoan berriz ere garaipena lortu zuten, kasu honetan Doneztebeko Bear Zana plazan (5-9). Honela, Arraiozekin batera, lehendik txartela lortu zuten Irurita Olari, Doneztebe Apezteguia eta Irurita Miguelene izanen dira finalerdietan.

Finalerdien joanekoa uztailaren 20an

Asteburu honetan atseden hartu eta uztailaren 20an jokatuko diruzte finalerdietako joaneko partidak.

Larunbatean 16:30ean, Arraioz Sagardia (Mikel Mindegia, Xabier Mihura, Miguel Maritorena eta Jon Gamio) eta Irurita Olariren (Jorge Azkarate, Joseba Urtasun, Guillermo Etxenike eta Iñaki Etxandi) arteko partida jokatuko dute eta larunbatean 18:00etan Doneztebe Apezteguia (Jon Apeztegia, Ramontxo Etxebeste, Joseba Juanena eta Ibai Santesteban) eta Irurita Miguelene (Xabi Barberena, Gorka Urtasun, Jagoba Ramos eta Egoitz Prim) artekoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun