Carlos de Cos Azconak irabazi du piriniotar arrazako behien argazki lehiaketa

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 10a, 07:30

Carlos de Cos Azconak (Soraluze) ateratako Mirada izeneko argazkia aukeratu dute.

Piriniotar arrazako behien XXXII. edizioaren harira, hirugarren argazki lehiaketa antolatu dute aurten. Carlos de Cos Azconak (Soraluze) ateratako Mirada izeneko argazkia aukeratu dute. 400 euro jasoko ditu saritzat.

Bigarren izan da Jesus Mari Sanz de la Iglesiaren (Iruñea) Saboreando el pasto de la primavera en Pirineos izan da. 200 euro jasoko ditu saritzat. Jorge Ruiz del Olmok lortu du hirugarren postua Entre la bruma lanaren truk 100 euro jasoko dituelarik. Sariak irailaren 22an banatuko dituzte, Elizondoko Merkatuko Plazan, behi-aziendako sariak eman aitzinetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun