Bederatzi hiritara ailegatuko da aurten erremonteko Nazioarteko zirkuitua

Ttipi-Ttapa 2019ko uztailaren 7a

Nazioarteko erremonte zirkuituaren aurkezpena, asteazkenean Iruñean.

Uterga, Ezkurra II.a, Etxeberria III.a eta Juanenea izanen dira eskualdeko ordezkariak

Aurten ere erremontearen Nazioarteko Zirkuitua hainbat hiriburura ailegatuko da uztailaren 12tik urriaren 30era: Madril, Gasteiz, Zaragoza, Iruñea, Donostia, Bartzelona, Hendaia, Baiona eta Soria. Guztietan, tokian tokiko minbizia duten haurren elkarteen aldeko jaialdiak izanen dira.

Aurtengoan, bi multzotan banatu dituzte erremontelariak. A multzoan, Uterga, Urriza eta Ezkurra II.a aurrelariak eta Etxeberria III.a, Ion eta Agirrezabala atzelariak; B multzoan, Matxin III.a, Juanenea eta Ansa II.a aurrelariak eta Garcés, Azpiroz eta Aizpuru III.a atzelariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun