Nafarroako erremonte txapelketako finala Elizondon jokatuko dute urrian

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 5a, 19:00
Ezkurra II.ak Garcés izanen du bikote txapelketa honetan.

Donezteben ere jokatuko dute final-laurdenetako ligaxkako partidetako bat

Lau bikotek parte hartuko dute ADANO elkartearen alde hamalaugarren aldiz antolatutako Nafarroako Foru Komunitataren erremonte txapelketan: Urriza eta Joxe Etxeberria III.a doneztebarra, Xanti Uterga doneztebarra eta Azpiroz, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarra eta Garcés eta Aritz Juanenea saldiastarra eta Ion. Finala, Elizondon jokatuko dute urriaren 3an edo 5ean.

Aitzinetik, final-laurdeneteko ligaxkako partidak jokatuko dituzte Zubirin, Lekunberrin, Irurtzunen, Izaban, Zizurren eta Donezteben, azken hau irailaren 20an.

Finalerdiak Agoitzen eta Olatzen jokatuko dituzte irailaren 27an eta 29an eta, erran bezala, finala Elizondon.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun