Lehenbiziko emanaldia uztailaren 4an, ortzegunean 20:00etan eskainiko dute Berako Kataku herri ostatuan.
Uztailaren 5ean, ortziralean 18:00etan Erratzuko kanpinean joko dute.
Uztailaren 6an, Baionako Zamai ostatuan joko dute, larunbatean 20:00etan.
San Fermin egunean, gonbidatu bereziekin Iruritako Jauregiarten
Eskualdera bueltan, San Fermin egunean, uztailaren 7an, Iruritako Jauregiarte taberna kulturalean joko dute, igandean 20:00etan. Emanaldi honetan gonbidatu bereziak ere izanen dituzte, Petti, Morau eta Mugaldeko batto.
Uztailaren 11n Bilboko Residence ostatuan joko dute (20:00).
Uztailaren 12an, Zubietako Errandonea ostatuan joko dute, ortziralean 23:00etan.
Uztailaren 13an, larunbatean 19:00etan Elizondoko Itzalargikoborda jatetxean joko dute.
Bira bukatzeko, uztailaren 14an, igandean,17:00etan Nafarroa Behereko Hoztako plazan joko dute.