Laxoa txapelketako finalerdiak jokatuko dituzten lau taldeetatik hiru erabakiak

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 2a, 20:00
Bear Zanan erabakiko da ortziralean finalerdietako azken protagonista.

Laugarrena ortziralean erabakiko da Bear-Zanan, Doneztebe The Moment eta Arraioz Sagardiak jokatuko duten partidan (18:00)

40. Laxoa Txapelketako finalerdietan ariko diren lau taldeetatik hiru erabaki dira asteburu honetan. Irurita Miguelenek, Irurita Olarik eta Doneztebe Apezteguiak lortu dute txartela. Uztailaren 5ean, ortziralean 18:00etan erabakiko da laugarren taldea, Doneztebeko Bear Zana plazan. Doneztebe The Moment eta Arraioz Sagardiak itzulerako partida jokatuko dute. Joanekoan arraioztarrak 9-6 nagusitu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun