Bortzirietako eta Leitzaldea-Urumealdeko bizilagunak Lanbideko bulegoetan atendituko dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 25a, 18:00

Irunen Bortzirietakoak, Lasarten Goizueta-Aranokoak eta Tolosan Leitza-Aresokoak 

 

Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko eta  Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Zuzendaritza Orokorrek, alde biek, adostu dute Lanbideko bulegoetan bertan atendituko  direla Nafarroako hainbat udalerritako  lan-eskatzaileak; hain zuzen ere, Goizueta, Arano, Areso, Leitza, Bera, Lesaka, Arantza, Etxalar eta Igantzikoak. 

Arreta Lasarteko, Tolosako eta Irungo Lanbideko bulegoetan emanen da, horrela banatuta: Lasarteko bulegoan, Goizueta eta Aranoko bizilagunak; Tolosako bulegoan, Areso eta Leitzako bizilagunak eta Irungo bulegoan, Bera, Lesaka, Arantza, Etxalar eta Igantziko bizilagunak.

Zerbitzuak baliatu ahal izateko, bertako bizilagunek ez dute Lanbiden bertan izena eman edo alta egoeran egon behar,  ez eta EAEn erroldatuta ere; baizik eta beraien lan-eskaera Nafarroako Enplegu Zerbitzuan mantendu behar dute.

 

Zerbitzuak

Bertzeak bertze, zerbitzu hauek eskainiko dizkie Lanbidek eskualdeko erabiltzaileei ere:

Lan-eskaera eguneratzeko tramitea ezin izanen dute Lanbideko bulegoetan egin. Herritarrari jakinaraziko zaio nola eguneratu dezakeen eskaera Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren web orrialdearen bidez. http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/6576/Gestionar-la-demanda-de-empleo 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun