Aurten nabarmendu beharrekoa da 18 urtez azpikoen txapelketan arituko diren pilotari guztiak nafarrak izanen direla, harrobiarekin lan ona egiten ari direnaren seinale, kirol honen etorkizuna nolabait bermatuz.
Finalak uztailaren 13an, larunbatean, jokatuko dira Iruñako Labrit pilotalekuan, 11:30etik aitzinera, eta bi partidak ETB-k zuzenean botako ditu, baina txapelketa luzeagoa izanen da eta finalerdiak Lizarran jokatuko dira, uztailaren 6an edo 7an.
Ekainaren 24ko aurkezpenean Iera Agirre, Arrate Bergara, Miren Larrarte eta Andrea Aldaregia pilotariak izan dira, baita Primitivo Sánchez, Nafarroako Gobernuko kirol zuzendari ordea ere; Maria Caballero, Iruñeko Udaleko kirol zinegotzia; Alicia León, Iruñeko Laboral Kutxaren bulegoko zuzendaria eta Miguel Pozueta, Nafarroako Pilota Federazioko lehendakaria. Erakunde hauen guztien laguntza eta babesa ezinbestekoak izan dira ekitaldia antolatu ahal izateko.
18 urtez azpiko finalerdiak
Leire Oskoz-Ane Mendiburu / Katixa Agorreta-Arrate Bergara
Eider-Salbide-Olatz Ruiz de Larramendi /Udane Vergara-Garazi Lasa
Nagusien mailako finalerdiak
Amaia Jaka-Maite Ruiz de Larramendi /Miren Larrarte-Naroa Elizalde
Iera Agirre-Oihana Orbegozo / Andrea Aldaregia-Amaia Aldai
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!