Miguel Indurain Fundazioak 152 kirolariri eman dizkie aurten bekak

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 21a, 08:45
Adur Etxezarreta Aresoko eskiatzaileak lortu du bekarik handiena. Espainiar estatuko gizonezkoen jautsierako rankingean lehenbizikoa da.

2018an lorturiko kirol emaitzen ondorioz emaniko laguntzak 257.000 eurokoak izan dira guztira, iaz baino %11,25 gehiago

Nafarroako Gobernuaren esku dagoen Miguel Indurain Fundazioak Nafarroako 152 kirolariri eman dizkie aurten bekak, 2018an lorturiko emaitzak direla eta. Aurrekontu osoa 257.000 eurokoa izan da, iaz baino %11,25 gehiago. Datu horiek ekainaren 20an aurkeztu dira, Castillo de Gorraiz Hotel & Span egin den erakundearen ohiko Beka Ekitaldian.

Eskualdeko kirolariei dagokienez, programa olinpikoaren baitan eta emaitzen arabera, Aresoko Adur Etxezarreta Rezola eskiatzaileak 3.761,6 euro jasoko ditu eta Sunbillako Ane Petrirena Insaustik 2.821,2 euro. Etxezarreta lehenbizikoa da gizonezkoen jautsierako estatuko ranking-ean eta Petrirena laugarren izan zen 100 metroko Espainiako txapelketa abslotuan eta bosgarren 4x100 metrokoan.

Euskal pilota programan, Oian Canabal Etxarte igantziarrak 300 euro jasoko ditu, trinketean eskuz binaka GRAVNI txapelketa irabazi zuelako; Jon Olaizola Otxoteko lesakarrak 300 euro, eskuz banaka federazio arteko txapelketa irabazi zuelako eta Iker Salaberria Orbegozo goizuetarrak 300 euro, eskuz binaka federazio arteko txapelketa irabazi zuelako. 

Herri Kirol programan, Beti Gazte sokatira taldeko kideak izan dira beka gehien jaso dutenak. Honela, Zazpi Herrialdeen Arteko sokatira txapelketa irabazteagatik 300na euro jaso dituzte, Carmelo Mitxelena Mitxelena, Mikel Apeztegia Mendiberri, Aitziber Goienetxe Batiz, Beñat Ordoki Telletxea, Beñardo Iantzi Mitxelena, Amaia Leiza Igarzabal, Arritxu Muxika Carrion, Ane Gurrutxaga Errandonea eta Gerardo Telletxea Aizpuruk; eta Nafarroako eta Euskadiko txapelketa irabazteagatik 250na euro Jose Angel Mitxelena Mitxelena, Eneko Saldias Otxotorena, Alejandro Sarobe Zubieta, Pascual Taberna Zubiria, Iñigo Alzugarai Legazkue, Unai Gurrutxaga Errandoneaeta Julen Palenzuela Etxeparek. Hauetaz gain, Aresoko Itxaso Onsalo Martinikorenak 200 euro jasoko ditu Nafarroako eta Euskadiko arpana txapelketa mistoa irabazteagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun