50 aldiz baino gehiago odola eman dutenak saritu ditu ADONA elkarteak

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 19a, 18:00
Baluarten saritu zituen ADONAk odol-emailerik emankorrenak.

Horien artean eskualdeko zortzi lagunek eskuratu dute urrezko intsignia 

ADONA Nafarroako Odol Emaileen Elkarteak 50, 100 edo 150 odol emaitza egin dituzten 200 bat lagun saritu zituen ekainaren 16an, Iruñeko Baluarten egindako ekitaldian. Joan den urtean, 13.750 lagunek eman zuten odola, horietatik 1.713k lehen aldiz.

Baluarteko ekitaldian eman zren urrezko intsignien artean (50 odol-emaitza baino gehiago egin dutenei), zortzi eskualdeko emaileentzat izan ziren: Sunbillako Jose Luis Bertiz Otxandorena eta Esteban Maritxalar Iturbide; Amaiurko Juan Migel Etxeberria Magirena, Berako Francisco Javier Garcia Garcia eta Jose Angel Goienetxe Zubieta; Lesakako Julian Hernandez Pino; Doneztebeko Fermin Jorajuria Mitxeltorena eta Elizondoko Juan Francisco Molina Martinez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun