624 zordunek 302 milioi euro zor diote Nafarroako Ogasunari. Horietatik 10 enpresa eskualdekoak dira eta Ogasunarekin 3.727.113,70 euro baino gehiagoko zorra dute. Aipagarriena Doneztebeko Aparan SL da. Kiebra jo eta aspalditxo itxi bazuten ere, 1.308.170,52 euroko zor metatua duena. Egoera bertsuan dago Lesakako Ayala Instalaciones Eléctricas SL. aspaldi itxia izanagatik, Ogasunarekin duen zorra 471.918,61 eurokoa da. Alkaiagako industrialdean dagoen Bera Rubber’s SL-k ere, 147.283,31 euroko zorra du Ogasunarekin.
Zorra duten bertze enpresa batzuk, aldiz, higiezin eta eraikuntzaren sektoreari lotuak daude. Horien artean daude Leitzako Construcciones y Obras Pagozelay 262.453,45 euroko zorrarekin; Egoki Leitzakoa SCL 150.161,24 eurokoarekin; Elizondoko Construcciones Baztangoiza SL 178.927,14 eurokoarekin; eta Costrucciones Arraiotz S.L. 130.712,92 eurokoarekin.
Azkenik, Goizuetako Maderas Arraetxek 254.001,18 euro eta Doneztebeko Maderas Zabalak 686.667,27 euroko zorpetzea dute. Jatetxeen artean eskualdeko bakarra Urtxola da eta 136.818,08 euro zor ditu.