Txirrindulari gaztetxoen hirugarren topaketa eginen dute ekainaren 15ean Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 14a, 12:00

85 txirrindularik parte hartu zuten Iruritan ekainaren 2an egin zuten topaketan.

Ekainaren 2an, berriz, bigarren topaketa egin zuten Iruritako bestetan 

Eskualdeko txirrindulari gaztetxoen hirugarren topaketa eginen dute ekainaren 15ean, larunbatean 17:00etan Bera. Ondotik berendua eginen dute. Lesakan eta Iruritan egindakoen ondotik, hirugarrena izanen da Berakoa.

Hain zuzen, ekainaren 2an Iruritako besten baitan egin zuten bigarren topaketa. 85 txirrindulari gaztetxo bildu ziren, eguraldi bikaina aprobetxatuz. Probaren ondotik, ginkana ere egin zuten plazan eta akitzeko, ogitartekoa, edaria eta Movistarrek emandako botillatxoa izan zuten opari. Arkupe gozotegiak eskainitako pastak ere izan zituzten txirrindulariek nahiz ikusleek.

Zailtasunak zailtasun, CC Baztandarra txirrindulari elkarteak lortu zuen proba aitzinera ateratzea eta eskerrak eman nahi dizkiete Iruritako eskolako guraso elkarteari, luntxean laguntzeagatik, Arkupe gozotegiari, Iruritako Duatloiari edariak emateagatik, Jauzarrea eta Iruin etxeei, zirkuitoa egiteko lurrak uzteagatik, Rural Kutxari, Movistar txirrindulari taldeari, Franciscori musika-ekioparengatik eta ibilbidean lagundu zuten boluntario guztiei. Aipatzekoa eta zoriontzekoa da, DYAko mediku eta sokorrista taldeak ez zuela lanik egin beharrik izan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun