Mendikleta VTT eta mendi ibilaldiak aukeran izanen dituzte ekainaren 16an Arrosan

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 13a, 15:00

Arrosako plazan izanen dute aurten hitzordua.

Ortzaizeko ikastolako antolatu ditu aurten ere

Ortzaizeko ikastolak antolatu ditu aurten ere, Mendikleta bizikleta eta oinezko ibilaldiak, ekainaren 16an, eta aldi honetan, Arrosako herriko plazatik partituz. Bizikletarako zein oinezko ibilaldirako izen-emaiteak igandean 07:30etik 08:30 artio egin daitezke eta abiatzeak 08:00etatik 09:00etara (bizikleta) eta 07:30etik 09:00etara (oinez) Arrosako plazatik. 

6 mendi-bizikleta ibilaldi aukeran

 6 VTT ibilaldi proposatu dituzte eta horietan parte hartzeko 8 euro ordaindu beharko da.

12 km (390  m+), Jarat buruz.

 7 km (330  m+), Baihuntza buruz.

● 7 km (390 m+), Harizondo  buruz.

● 7 km (480 m+), Martintx buruz.

8 km (440 m+), Ineta buruz.

Hasierako nahikeria segituz, Ortzaizeko Ikastolako burasoek lan haundia daeramate, sendra berrien atxemaiten, mendiaz gozatzeko. Berrikuntza haundia aurten: Ibilbide guziek, zeharkatuko dute Arrosako herria,  dena Arrosako plazatik pasatuz, egunaren bihotza bilakatuz.




Oinez Larlaren inguruan

Oinezko bilbidea Larlaren inguruan izanen da. 14 kilometro luze eta 900 metroko desnibel positiboa izanen du. 5 euro ordaindu beharko da izen-emaitea eta jan-edan gune bat izanen dute. Ibilbide berria eta paregabekoa Arrosako plazatik partituz, Larlako itzulia eginez, Bidarrai, Baigorri eta Arrosako herrien paisaiak begiratuz. 

Aurten, parte hartze bakoitzak Integrazio Batzorde elkartea lagunduko du.

Jateko eta edateko Arrosako plazan izanen dute.

Denbora txarra bada, antolatzaileek mezu bat pasatuko dute beren facebook orialdean, ekainaren 15ean, arratsaldeko 7etatik goiti.

Xehetasun gehiagorentzat: Peio : 06 81 26 87 66.

 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun