Joan den ortzegunean Irungo Kabigorrin egindako saioko bertsoak adituko ditugu aste honetako Bertsoinka saioan. Alaia Martinek, Miren Artetxek, Irati Alcantarillak eta Nerea Ibarzabalek kantatu zuten, Egoitz Zelaiak jarritako gaiekin. Irunabar elkarteak antolaturiko Ikasturte honetako azken saioa izan zen.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.