EHZeko sarrerak eta 'Bortziriak solasean' liburua zozketatuko ditu Ttipi-Ttapak

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 11a, 09:40

Bi zozketa eginen ditu Ttipi-Ttapa aldizkariak Ttipi-Txartela duten harpidedunen artean. Alde batetik, ekainaren 28tik 30era Irisarrin (Nafarroa Beherea) ospatuko den Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdira joateko sarrera bikoitza zozketatuko du eta bertzetik, Bortzirietako ahozko tradizioa biltzen duen liburua eta DVDa zozketatuko ditu.

Bi zozketetan parte hartzeko baldintza bakarra Ttipi Txartela izatea da eta ekainaren 16ra, igandea, arte eman daiteke izena. Ttipi-Ttapak 17an jakinaraziko du irabazleak zein diren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun