Bukatu da Bioterra azokaren XVI. Edizioa Irunen

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 11a, 15:00
12.000 bisitari baino gehiago izan ditu asteburu honetan Bioterra azokak Irunen.

12.000 bisitari baino gehiago eta 160 erakusketari bildu ditu, eta balantze ona egin dute guztiek 

Ekainaren 7tik 9ra bitartean, Bioterra azokaren XVI. edizioa egin dute Irungo Ficoban, eta aho zapore bikaina utzi du. 12.462 pertsona etorri dira Gipuzkoako erakustazokara, 160 erakusketariren eskaintza ezagutzera. Alde horretatik, erakusketari gehienak Euskadikoak ziren (% 50), baina baziren ia autonomia erkidego guztietatik etorritakoak –aipatzekoak dira andaluziarrak eta katalanak–, baita frantsesak ere (% 8).

Bisitarien jatorria ere azokaren erakarmenaren adierazgarri izan da. Aurten ere, gehienak gipuzkoarrak ziren (% 80 inguru), baina gero eta gehiago dira Bizkaitik, Arabatik eta Frantziatik etortzen direnak. 

12.000 bisitari baino gehiagok giro onez bete dituzte Ficobako hiru pabiloiak eta kanpoaldeko erakusketa gunea, eta bereziki aktibo ibili dira hiru azoka egunetan antolatutako 70 jardueretan. Hitzaldiek, tailerrek, erakustaldiek, yoga egunak, auto eta bizikleta elektrikoen gidatzeak... harrera ona izan dute, eta 3.000 lagun inguruk parte hartu dute.

http://bioterra.ficoba.org

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun