Ez da eskualdeko erremontelaririk izanen Berria txapelketako finalean

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 10a, 10:00
Juanenea, Labaka, Goikoetxea V.a eta Aizpuru III.a, finalaurrekoa hasi baino lehen. Gero, min hartuko zuen eratsundarrak eta finaletik kanpo gelditu da. Argazkia: Maialen Andres

Zubiri goizuetarrak ez zuen finalaurrekoa jokatzerik izan lesioarengatik eta Juanenea saldiastarrak min hartu zuen finalerdia jokatzen ari zela 

Ez Zubiri eta ez Juanenea. Bietako bakar bat ere ez da izanen Berria txapelketaren finalean. Elkarren kontra aritzekoak ziren larunbatean finalaurrekoan, baina goizuetarra lesionatu egin zen eta bera eta Azpirozen ordez, Goikoetxea V.a eta Aizpuru III.a aritu ziren. Juanenea eta Labaka 28-26 irabazten ari zirela, eratsundarrak besoan min hartu eta Goikoetxea eta Aizpuru pasako dira finalera.

Bertze finalerdian, Ansa II.ak eta Arruartek 35-24 irabazi zieten Aldabe eta Larrañagari. Hortaz, hiru urnietar izanen dira finalean: Ansa II.a eta Arruarte, Goikoetxea V.a eta Azpeitiko Aizpuru III.aren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun