Nafarroako Gobernuak milioi bat euro bideratuko ditu Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan hobekuntzak egiteko

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 9a, 11:00
Aresoko eskolak ere jasoko du laguntza.

Unibertsitate eta Hezkuntza Baliabideetako zuzendaritza orokorrak ekainaren 6an argitaratu zuen Nafarroako Aldizkari Ofizialean Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan hobekuntza edo eraldaketa lanak gauzatzeko Udalei eta Kontzejuei emaniko diru-laguntzen emaitza. Hezkuntza departamentuak milioi bat euro bideratuko ditu 33 ikastetxeetan 37 hobekuntza lan egiteko.

Era honetara, aurtengo deialdian (iaz egin bezala) eskolan dituzten ikasle guztien artean %40ababes gabeko ikasleak (MSD) dituzten ikastetxe guztiek jasoko dituzte laguntzak. Hala, Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikasteteetan hobekuntzak egiteko milioi bat euro bideratuko ditu, legegintzaldi honetan finkatu den kopurua, izan ere 2015ean 400.000 euro ziren.

 

33 ikastetxe Nafarroan, 4 eskualdean

Ikastetxe publiko hauetan burutuko dira hobekuntza-lanak: Atarrabiako Lorenzo Goicoa HLHIP; Tuterako Elvira España HLHIP; Vianako Ricardo Campano HLHIP eta Camino DBHI; Larragako San Miguel LHIP; Lodosako Ángel Martínez Baigorri HLHIP; Cadreitako Doña Teresa Beltrán de Lis HLHIP; Valtierrako Félix Zapatero HLHIP; Aurizperriko Auzperri HLHIP; Obanos HLHIP; Eloko Santa Bárbara HLHIP; Tafallako Marqués de la Real Defensa HLHIP; Barasoingo Martín Azpilicueta HLHIP; Murchanteko Mardones de Magaña HLHIP; Goizuetako Andrés Narbarte ‘Xalto’ HLHIP; Irunberriko San Juan HLHIP; Basaburuako Oihanzabal HLHIP (Jaunsarats); Iruñeko San Jorge HLHIP; Irurtzungo Atakondoa HLHIP; Tuterako Griseras HLHIP; Lesakako Irain HLHIP; Erriberriko Príncipe de Viana HLHIP; Tuterako Monte San Julián HLHIP; Mendabiako San Francisco Javier HLHIP; Arantza HLHIP; Erronkariko Julián Gayarre HLHIP/ Erronkari DBHI; Aresoko Nazabal LHIP; Baztango Baztan Ikastola; Beriain HLHIP; Lekunberriko Ibarberri HLHIP/ DBH; Garraldako Nuestra Señora de Orreaga HLHIP/ DBHI; Altsasuko Zelandi HLHIP; Berako Ricardo Baroja HLHIP eta Azkoiengo Juan Bautista Irurzun HLHIP.

Hobekuntza-lanak aurtengo uztailaren 30a baino lehen hasi beharko dira, eta urriaren 1a baino lehen bukatu. Barne hartzen dituzte, besteak beste, berogailua eta elektrizitatea instalatzea, iturgintza-lanak, saneamendua eta energia aurrezteko eta energetikoki eraginkor izateko obrak, estalkiei, fatxada eta kanpo-arotzeriari, berogailuari eta argiztapenari dagokienez.

Diru-laguntzak ordainketa bakarrean emango dira, obrak amaitzean, edota ordainketa partzialetan, modu honetara: % 25 obrak hasterakoan, kontratistari ordaindutako obra-ziurtagiriek aurreikusitako aurrekontuaren % 25 gainditzen badute; % 50, aurreikusitako aurrekontuaren % 75 gainditzen dutenean, eta gainontzeko % 25, obrak amaitzean, behin lanak justifikatuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun