Baztan-Bidasoko hainbat Internet erabiltzaileri iruzur egin diete

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 7a, 08:00
Sarbidea luzatuz gero, iruzurgileak nahi duena egin dezake.

Sare sozialetan bolo-bolo dabilenez, scareware motako iruzurrak eskualdeko zenbait erabiltzaile kaltetu ditu. Horren aitzinean, «erne ibiltzeko» deia luzatu diete Baztan-Bidasoko herritarrei.

Jakinarazi dutenez, iruzurgileak telefonoz deitu ohi du, bere hitzak Microsoften izenean jarriz eta ordenagailua hackeatua dela aipatuz. Hori horrela, urrunetik konektatzeko pausoak ematea eskatzen du (Teamviewer programa instalatzeko, kasu). Horren bidez, ordenagailuan sartu eta «nahi duena» egin dezake: dokumentuak blokeatu, aplikazioak ezabatu eta horiek berrinstalatzeko berriz ordainarazi... Gertatuak gertatu, «Microsoftek ez duela inoiz telefonoz deitzen» argitu nahi izan dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun